Skip to main content
HOTEL LOIOLA
Euskal Herriko bihotzean

Gure hotelak, Gipuzkoa erdian kokaturik, Gipuzkoako herri xarmangarriak ezagutzeko aukera ematen dizu.

Egin turismoa Gipuzkoan eta hartu atseden gure hotelean.

Zer ikusi Azpeitian

Izarraitz mendigunearen magalean dago Azpeitia. 14.000tik gora biztanle ditu eta Gipuzkoako udalerririk handienetako da, hedadurari dagokionez (69,4 km. koadro). Gaztelako Fernando IV.ak sortu zuen herria 1310. urtean, Garmendia de Iraurgi izenarekin.

Loiolako Santutegiak oso ezagun egin du Azpeitia. Loiolako Ignazio Deunaren jaiotetxeak milaka bisitari erakartzen ditu urtero Loiola auzora.


Gure hotel ondoan dituzun Loiolako Santutegi eta Basilikarekin batera, herrian aurkituko dituzun beste eraikin hauek ere aipa ditzazkegu:

LOIOLAKO SANTUTEGIA ETA BASILIKA

Loiolako Santutegiko monumentu gunea Etxe Santua bezala ezagutzen den Erdi Aroko dorretxearen inguruan urteen joanean elkartu diren eraikinek osatzen dute.

ENPARAN JAUREGIA

1320. urteko eraikina da. Enrique IV erregeak etxearen zati bat eraisteko agindu zuen eta 1535. urtean berreraiki zuten. 1750ean hartu zuen gaur egun duen itxura.

OLAZKO ERMITA

XII mendeko kapera txiki bezain ikusgarria, Olazko Ama Birjinaren irudi mirestua gordetzen duena. Ingurune paregabean dago, eta Loiolako bailara osoa ikusteko aukera eskaintzen du.

EUSKAL BURDINBIDEAREN MUSEOA

5 kilometroko bidaia egiten du trenak paisaia ikusgarriak zeharkatuz. Udaberri eta udako asteburuetan trenaren zirkulazioak antolatzeaz gain, urteko hainbat jaiegunean ere zerbitzu bereziak egiten dira.

SOREASUKO SAN SEBASTIAN PARROKIA

Ziurrenik ere tenplarioek sortua, XVI. mendean eraberritu zen eta XVIII.ean berreraiki zuten. Bertan dago gordeta San Ignazio Loiolakoaren bataio ura hartu zuen pontea.

GARBITOKI PUBLIKOA

Herriko garbitokia 1842. urtean eraiki zen.

Zer ikusi Azkoitian

Azkoitia Izarraitz mendikatearen babesean kokatutako herria da. 1324.urtean sortu zen San Martin de Iraurgi izenarekin.

Abangoardiako arkitektura-multzo paregabea osatzen duten Jorge Oteiza Frontoiek artistaren lana eta herriko tradizio pilotazalea bateratzen dute. Euskal Herriko zazpi lurralde historikoen eta pilotan jokatzeko moduen sinbolo bihurtu dira pilotalekuak.

Monumentu multzo garrantzitsua du udalerriak bere hirigune historikoan, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuena 2005ean.


Multzo hau, ondorengo hauek osatzen dute:

JORGE OTEIZA PILOTALEKUAK

Azkoitiak, artista unibertsalaren adopzio-herriak, artistaren ideiak eta herriko tradizio pilotazalea bateratuz sortu zuen gunea. Oteizak berak pentsatutako artelana da, eta Carlos Ceballos arkitektoak eta Antton Mendizabal eskultoreak diseinatutakoa.

BALDA DORREA

XIII. mendean hasi ziren eraikitzen baina XVI. mendekoa da gaur egun ezagutzen dugun dorretxe errenazentista. Bertan bizi izan zen Marina de Licona, San Ignazioren ama.

INSAUSTI JAUREGIA

Xabier Maria Munibe Peñafloridako konde eta Real Sociedad Bascongada de Amigos del Pais erakundearen sortzaileak eraiki zuen jauregitxo laukizuzen eder hau, 1764an.
ANDRE MARIA ERREGINAREN PARROKIA
XVI. mendeko parrokia Errenazimentu estilokoa da eta balio handiko artelanak gordetzen ditu, besteak beste, 1898. urteko Cavaillé-Coll organoa.
SAN MARTIN ERMITA
Iraurgi bailarako Beidazar gunean kokatua, Azkoitia sortu zen garaietakoa da. Elizatxoaren tajuketan ageri-agerikoa dira dorrea eta erloju handia, eta antzina ospitale txiki bat hartu zuen Kapera.
FLOREAGA JAUREGIA
Mudejar estiloko jauregia, 1514an hasi ziren eraikitzen Karlos V. Enperadorearen idazkari eta diruzaina izan zen Pedro Zuazolaren agindupean, familiaren eraikin baten gainean.
Oharra: informazioa eta argazkiak www.urolaturismo.eus web orrialdetik hartuak. Web orrialde honetan Urola Bailarako informazio gehiago ikusi dezakezue.

Zer bisitatu Gipuzkoan

DONOSTIA
Kontxako Badia, Alde Zaharra, Igeldo, "Peine de los Vientos"... plan ezberdinak dira Donosti ezagutzeko.
ZARAUTZ
Zarautz Euskadiko hondartzarik luzeena izateaz harro egon daiteke. Olatuak badaude, surflari ugari ikusiko dituzu.
GETARIA
Zona honetako mendi asko txakoli-mahastiz estalita daude. Tamaina txikiko herria da, baina merezi izandako ospea du bere sagu itxura duen penintsulatik, parrilan egindako arrainengatik eta bere seme ospetsuengatik.
ZUMAIA
Zumaian nazioarteko ospeko altxor bat hedatzen da: Euskal Kostaldeko Geoparkea. Itsasoaren eraginak agerian utzi duen haitz geruza da.
HONDARRIBI
Badu monumentu historiko-artistikoa deklaratutako Hirigune Historiko bat. Bere erakargarritasunek gerraren artearekin zerikusi handia dute.
PASAIA
Pasaiako badian Pasai Donibane aurkitzen da, kale bat soilik duen marinel-herria. Beste erakargarritasun handietako bat da Pasai Donibane Pasai San Pedrorekin elkartzen duen txalupa motordunean ontziratzea.
Oharra: informazioa eta argazkiak https://www.sansebastianturismo.com webgunekoak dira. Turismo webgune horretan Gipuzkoa bisitatzeko informazio gehiago aurkitu dezakezue.


HOTEL LOIOLA, EUKAL HERRIKO
HIRIBURUETATIK GERTU

Gure hotela euskal hiriburuak bisitatzeko orduan enklabe perfektuan aurkitzen da. Gainera Azpeitia-k garraio publiko konexio ona du, honela bisitariak turismoa egiteko orduan ibilgailuaren mendean ez du egon beharrik.


hotel loiola logoa
hotel loiola premio turismo 2024
  • Hasiera
  • Historia
  • Hotela
  • Jatetxea
  • Take-Away
  • Galeria
  • Turismoa
  • Kontaktua

Hotel Loiola
Loiolako Inazio Hiribidea, 47
20730 AZPEITIA · Gipuzkoa

  • 943 15 16 16
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

© Hotel Loiola | Documentazio legala | Cookieak | Web mapa